Beno ba ez dakit jakingo duzuen, baina asteburu honetan eta hurrengoan beasain herriko festak dira, ez dakit noizbait egongo zineten ala ez, baina egia esan gomendagarriak dira, beraz, joatea gomendatzen dizuet, seguru ongi pasatuko duzela.
BARTZELONA- MANCHESTER UNITED PARTIDU HANDIA
•mayo 17, 2009 • Dejar un comentarioMaiatzaren 27 an jokatuko da txapeldunen ligako final handia.bi talde handien arteko norgehiagoka bat izango da, izan ere, bi taldeetan jokalari oso onak daude: messi, etoo, cristiano ronaldo, iniesta,runi, xabi…
talde baten aldeko apustua egitea ez da batere erraza, baina egin beharko banu bartzelonaren alde egingo nuke. zuek zeinen alde egingo zenukete?????

BARTZELONAK AURRERA EGIN DU TXAPELDUNEN LIGAN
•mayo 9, 2009 • Dejar un comentarioBenetan partidu interesgarria ikusi genuela asteazkenean telebistan, ikusleari gustatzen zaion horietakoa hain zuzen ere. Bagenekien bartzelonak ez zuela partidu erraza izango chelsearen zelaian eta essien handiak gola sartu zuenean orduan eta zailago jarriko zitzaiola bagenekien. Bartzelonak izarrez jositako talde bat badaukala badakigu eta esperantza ez genuen azken unerarte galdu. Bigarren zatian abidal bartzelonako jokalaria kalera botatzerakoan guztia bere horretan geratuko zela zirudien, baina 93.minutuan hor azaldu zitzaigun andresito iniesta izar handia eta gola egin zuen eta bartzelonak finalean sartzea lortu zuen. Esan beharra dago epailea ez zela oso fin ibili partiduan zehar eta culeeek zorte handia izan zutela, baina kanporaketa guztian zehar bartzelonako jokalariak hobeak izan direla uste dut eta finalean zorte handia izatea opa diet.
PEPEREN JOKALDI INOZOA
•abril 26, 2009 • Dejar un comentarioGezurra badirudi ere, futbola nahiz eta kirol bat izan eta ondo pasatzeko izan behar den, oraindik joan zen astean madrid-getafe partiduan ikusi genituen inozokeriak ikusten ditugu. pepek sakulakoak egin zituen eta horrelako ekintzak saltu eta zigortu egin behar dira, bestela zer ikusiko dute eta zer ikassiiko dute partidu horiek ikusten dituzten umeeekkkk? ume horientzat kirolari horiek eredu dira eta beraiek or ikusten dutena gero kalean ikitatu egiten dute eta hori ez dagobatere ondo. peperi 10 partiduko zigorra sartu diote eta nire ustez ondo merezia dauka, baina ulertu beharra dagoe ere fubolean kontaktu fisiko ugari dagoela eta momenturen batean burua galtzea ez dela harritzeko. bero beroan egiten diren gauzak dira eta ez da burua erabiltzen eta gero norbera damutu egiten da peperi gertatu zitzaion bezala, baina dagoeneko berandu. zigorra merezia dauka eta horrela iksiko du beste baterako.zuei zer iruditzn zaizue, justua al da jarri dioten zigorraa???????

BARTZELONA CHELSEA PARTIDA HANDIAREN ESPEROAN
•abril 15, 2009 • Dejar un comentarioDagoeneko badakigu ze bi taldek jolastuko duten txapeldunen ligako final erdietako partidu handia. atzokoan barztelonak bana egin zuen alians arena zelaian eta chelseak berriz launa berdindu zuen liverpool handiaren aurka estand for bridge zelai handian. atzokoa partidu oso eroa izan zela esan beharra dago, gorriak 0-2 aurreratu ziren eta azkenean ezin izan zuten aurrera egin. bartzelonak aldiz, emaitza ederra eramaten zuen hemendi eta ez zuen hutsik egin. apirak 28 an jolastuko dute joaneko partidua bartzelonan eta etorrikoa maiatzak 6 an izango da stand for bridge zelaian, gozatu zazue ba partidu horiek ikusten eta onenak aurrera egin dezala, baina bartzelona izaten bada aurrera egiten duena hobeto.


TAU CERAMICA- BARTZELONA SASKIBALOI PARTIDA HANDIA
•abril 2, 2009 • Dejar un comentarioGaur ostegunak 2 arratsaldeko 8:30 etan fernando buesa arena kantsan sekulako partida ikusteko aukera daukagu. gasteiztarrak bartzelonan bi partida jolastu ostean, garaipen bat etxera ekartzea lortu zuten , baina garaipen hori ez da aski, Berlinen jokatuko den fina fourrera joateko, beraz, gasteizen astearte honetan lortutako garaipenarekin, gasteiztarrak 2-1 jarri ziren. guztia borobiltzeko eta bartzelonara berriz ez joateko, gasteiztarrek gaurkoan beste garaipen bat lortzea ezinbestekoa da. bartzelonara berriz joan beharko balute, beste partida bat gehiago izango litzateke eta dagoeneko partida ugari dira jokalari hauek gainean dutena, gainera etxean garaipenak lortzea beti da askoz hobea eta zaleen berotasuna asko eskertzen da.

bihar ostirala izanda eta aste santuko oporrak gainean ditugula kontuan izanda seguru nago, gaurkoan jende ugari hurbilduko dela gasteiz aldera, alde batetik eta espero dut hala izatea, tau ren partida eta sailkapena ospatzeko eta bestetik seguru nago jende askok gaurkoan sekulako farra botako duela gasteiz aldetik.
beraz ondo pasa gasteizera hurbilduko zareten guztioiii eta eaaa zorteaa daukan gure taldeakkk.
BESTE GARAIPEN BAT GEHIAGO
•marzo 29, 2009 • 1 comentarioAtzokoan ere errealak beste garaipen bat lortu zigun eta dagoeneko badira 4 garaipen jarraian lortu ditugunak eta ez da gutxi. 4 garaipen horiekin ez du esan nahi lehenengo mailara igoko garenik, baina aurrera egiteko sekulako indarra ematen du eta indar eta motibazio horrekin ondorengo partiduak irabazten saiatu beharra dauka errealak. oraindik ez da ezer ez egin, bidea luzea da eta bide horretan aurkitu dituen oztopo guztiak saihesten saiatu beharra dauka errealak lehenengo mailara igo nahi badu behintzat.
EZ DA ERRAZA IZANGO, BAINA AURTENGOAN BAI LORTUKO DUGU ETA HURRENGO URTEAN ERRELA ATHLETIC DERVY HANDIA IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
TXAPELDUNEN LIGA
•marzo 21, 2009 • Dejar un comentarioDagoeneko europako 8 talde onenak txapeldunen ligako final laurdenetan daude. atzo egin zen final laudenetako zozeketa eta zozketa horretan neurketa oso interesgarriak geratu dira. guztiak dira talde onak baina agian liverpoolek bartzelonak eta manchesterrek indartxuenak direla ematen dute. aurten ere ingalaterrako taldeak dira ugarienak final laurden hauetan eta talde ingeles bat garaile irtetea ez litzateke arraroa izango.norgehiagokak geratu diren bezala españolen arteko final bat izatea posible da, baina horretarko bi eliminatoria gehiago pasatu beharko dituzte eta ez da batere erraza izango horietan aurrera egitea. norgehiagokak horrela geratu dira
liverpool-chelsea
bartzelona-bayer munich
villareal-arsenal
manchester-oporto
nire favoritoa liverpool da eta zuena nor da ba?? utz ezazue zuen iritziak bertan

AGENDA 21 PROIEKTUAN SARTUTA IKASTETXEA
•marzo 13, 2009 • Dejar un comentarioPaktikak dagoeneko amaituta baditugu ere, ikastetxean ekintza berezi bat egin genuen eta ahaztu egin zitzaidanez komentatzea ba orain jartzea erabaki dut. ikastetxea agenda 21 proektuan sartuta dago bete betean eta nik praktiketan nengoela ekintza berezi bat egin zuten. ikasleak herritik atera ziren eta bertan jarrita zeuden bidegorri zatiak aztertzen egon ziren eta ea ondo ala gaizki zeuden ikusten egon ziren eta gaizki zeudela ikusten bazuten hobetzeko zer egin zezaketen pentsatu zuten. herrian auto gutxiago egoteko helburuarekin eta bizikleta gehiago eralbiltzeko intentzioarekin egin zuten irteera hori. irteera honekin batera, amaieran taldeka jarri ziren eta herriko jendeari galdeketa bat egin zioten ikusteko zenbatek erabiltzen zuen garraio publikoa eta nolako maiztasunarekin. galdeketa egiterakoan niri ere egin zidaten galdeketa eta gustu handiarekin erantzun nien.
ekintza interesgarria iruditu zitzaidan eta garraio publikoaren aldeko apustua egiteko ekintza egokia iruditu zitzaidan.
LIVERPOOL-REAL MADRID PARTIDU HANDIA
•marzo 10, 2009 • 1 comentarioIritxi da bai partidu itzel bat ikusteko eguna, gaurkoan bi talde historikok neurtuko dituzte indarrak txapeldunen ligako final zortzirenetako partidu handian. Madrildarrak azken urteetako mamuak usatzeko gogoarekin egongo dira. azkeneko 3 urteetan madrildarrak final zortzirenetan etxera joan dira, juventusek, arsenalek eta lyon-go olimpikek kanporatuta. madrildarrek esperantza handia zeukaten jarrita aurten txapeldunen ligan, baina santiago bernabeun liverpoolen aurkako partiduan lortutako emaitzarekin ilusio hori pixka bat itzali egin zaie.
gutxitan izango dugu aukera bi talde handien arteko horrelako partidu bat ikusteko eta seguru anfield-en gaurkoan sekulako giroa izango dela eta partidu handi bat ikusteko aukera izango dugula beraz gozatu partiduaz.

Comentarios recientes