BESTE GARAIPEN BAT GEHIAGO
Atzokoan ere errealak beste garaipen bat lortu zigun eta dagoeneko badira 4 garaipen jarraian lortu ditugunak eta ez da gutxi. 4 garaipen horiekin ez du esan nahi lehenengo mailara igoko garenik, baina aurrera egiteko sekulako indarra ematen du eta indar eta motibazio horrekin ondorengo partiduak irabazten saiatu beharra dauka errealak. oraindik ez da ezer ez egin, bidea luzea da eta bide horretan aurkitu dituen oztopo guztiak saihesten saiatu beharra dauka errealak lehenengo mailara igo nahi badu behintzat.
EZ DA ERRAZA IZANGO, BAINA AURTENGOAN BAI LORTUKO DUGU ETA HURRENGO URTEAN ERRELA ATHLETIC DERVY HANDIA IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
Advertisement

BAI, BAI, BAI, AURTEN BAI!!! jejeje.
Aupa artista! 4 garaipen jarraian eta aste honetan 5.a Tarragonako Gimnastic-en aurka.
Iaz Realak bere igotzeko kartak goizegi erakutsi zituen eta denen ahotan egon zen talde txuri-urdina, bai kirol arloagatik eta baita Iñaki Badiola presidente ohiaren gestioarengatik. Aurtengo denboraldian ordea, poliki-poliki doa goruntz, soinu handirik egin gabe eta azken txanpan, muturra sartuko du lehen hiru postuetan.
Ondo segi irakasle.
Besarkada handi bat.
Beñat.